Pedro Barquín nauzue eta neure ibilbidea aurkeztuko dizuet.
Nerabezaroan bertan interes handia sentitu nuen ekialdeko kulturekin eta horien kontzeptuekin: adimenaren eta gorputzaren ikuspegi bateratua, Txinako medikuntzaren Qi energia eta kultura hinduistaren prana, besteak beste.
Liburu batzuen irakurketak ere erakarri ninduen, hala nola, Ramiro Calleren produkzio emankorrak eta “El tao del amor y el sexo” estiloko liburuak.
Garai hartan ere Freuden hainbat kontzepturi ere oso interesgarri neritzen: sexualitatea, errepresioa, ametsen interpretazioa…
18 urterekin Yoga ezagutu nuen, Jorge López de Castroren eskutik. Bilboko Begoñako auzo batean antolatzen zituen saioak; hain zuzen ere, Arabella kaleko baxu batean.
Hala ere, jasotako informazioak bananduta zeuden neure buruan. Ez nintzen kontziente beraien loturaz. Horregatik, Wilhelm Reichen lanak hunkitu egin ninduen.
Ederto gogoratzen dut nik irakurri nuen idazle bikain horren lehenengo liburua: “La función del orgasmo”. Zientziaren harira, trebetasun handiz lotzen zuen nik neuk irakurketaren, praktikaren eta baita neure bizi-indarren bidez ere barneratuta nuen guztia. Reichen bizitzaren Hari Gorria, bizi-indarra, zen neure buruan bananduta zeuden bi fitxa horien lotura.
Wilhelm Reichek, psikoanalisi freudiano ortodoxo hutsetik abiatuta, hipotesia egin eta ikertu zuen koraza karaktereo-muskular baten existentzia, zazpi segmentutan edo eraztunetan modu zefalo-kaudalean jarrita zegoena. Baita “Orgón” izeneko bizi-energia unibertsal baten deskribapena ere egin zuen.
Liluragarria izan zen kontzeptu horien eta Asiako hainbat erlijioen eta filosofia mistikoen parekotasuna deskubritzea; zientzia eta milaka urteko erlijio eta filosofia hinduistaren chakrak, prana, Qí eta kundalani lotu egiten baitziren. Bestelako bideetatik leku berera heltzen zen.
Hurrengo urratsa Reichen lanaren jarraitzaileekin harremanetan jartzea izan zen. 1.987an Xavier Serranoekin hasi nuen neure analisia. Era bizian egiaztatu ahal izan nuen teorietako egiazkotasuna eta indarra.
“Escuela Española de Terapia Reich”-ean formakutza eginda, psikoterapeuta karakteroanalitiko lanetan hasi nintzen Bilbon. 2000. urtean Mecus zentroa ireki nuen, eta egun lanean jarraitzen dut.